Descripción del anuncio
Kaixo! June naiz, 19 urte ditut eta Zuzenbideko gradua ikasten ari naiz EHUn. Aurreko urtean Ingenieritza Biomedikoko lehen kurtsoa gauzatu nuen baina azkenean, Zuzenbidera aldatu nintzen, justizia eta legeen mundua interesgarriago iruditzen zitzaidalako.
Esan bezala, Lehen Hezkuntzako edozein ikasgaian laguntzeko prest nago; zientzietatik, hizkuntzetaraino.
Nire helburua, maila guztietarako azalpen ulergarriak eta klase dinamikoak egitea da.
Niretzat, euskara sustatzea eta mintzatzea oso garrantzitsua da, beraz hizkuntzak ez diren ikasgai guztiak euskaraz izango dira.
Galderarik edo interesik baduzue, ez izan zalantzarik niri idazteko.
Laister arte!