Kaixo!
Argia naiz, Soziologian graduatua eta Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoko graduko ikaslea. Nire ama-hizkuntza euskara da eta sarritan aritzen naiz euskaraz, bai lagun artean, bai familia inguruan. Oso gustuko dut euskara klaseak ematea, baita mintzapraktika eredua jarraituz, ikasleekin euskaraz mintzatzea. Euskarazko elkarrizketak eta komunikazioa hobetzeko zein fintzeko helburua bad...
Kaixo!
Argia naiz, Soziologian graduatua eta Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoko graduko ikaslea. Nire ama-hizkuntza euskara da eta sarritan aritzen naiz euskaraz, bai lagun artean, bai familia inguruan. Oso gustuko dut euskara klaseak ematea, baita mintzapraktika eredua jarraituz, ikasleekin euskaraz mintzatzea. Euskarazko elkarrizketak eta komunikazioa hobetzeko zein fintzeko helburua baduzu, hau da zure aukera. Klasearen nolakotasuna eta izaerari dagokionez oso malgua naiz; normalean ordu edo ordu t'erdiko klaseak izaten dira, beharraren arabera. Hala ere, moldatu naiteke eta ikaslearen nahiak jarraituz klaseak eman. Ez izan zalantzarik eta bidalidazu mezu bat gehiago jakin nahi izatekotan!